Saizar sagardotegia, Foru Aldundiko XIII. Sagardo Lehiaketako larunbateko finalean

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 6a, 08:00

Irudia: Foru Aldundia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak  antolaturiko XIII. Sagardo Lehiaketako finala ospatuko da larunbat eguerdian, ekainaren 7an, 12:00etan hasita, Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean egingo den dastaketan. 30 sagardogile aurkeztu dira ekimenera, haietatik sei heldu dira finalera. Usurbilgo Saizar eta beste bost sagardotegi:
-Adunako Aburuza.
-Hernaniko Altzueta.
-Astigarragako Gartziategi.
-Andoaingo Gaztañaga.
-Aiako Izeta.
-Usurbilgo Saizar.

Azken hitza, ostalari, sagardogile, enologo edota Fraisoroko dastatzeko taldeko kideek osaturiko epaimahaiak izango du. Txapeldunak, 3.000 euro garaikurra eta bordatutako txapela irabaziko ditu. Txapeldun ordeak, 1.500 euro eta garaikurra. Hirugarren sailkatzen denak, 1.000 euro eta garaikurra.

Txapelketak bi helburu nagusi ditu; sagardogileen elaborazio lana baloratzea eta botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzea, bai  ikuspegi organoleptikotik baita analitikotik ere. Gipuzkoako sagardotegiek parte har dezakete txapelketan. Aipatu moduan, 30 ekoizle aurkeztu dira lehiara, 14 udalerri desberdinetakoak:
1 Abaltzisketakoa
1 Adunakoa
1 Aiakoa
1 Andoaingoa
6 Astigarragakoak
7 Hernanikoak
1 Irungoa
1 Lizartzakoa
1 Oiartzungoa
1 Donostiakoa
1 Tolosakoa
3 Urnietakoak
3 Usurbilgoak
2 Zeraingoak