Giza-katearen zuzeneko jarraipena, NOAUA!n

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 8a, 07:00

Oso gertutik jarraituko dute hedabideek, igande honetako giza-kate historikoa. NOAUA!ko web orrialde honetan bertan, albiste zutabe honen ondoan, "Nabarmenduak" atalean, streaming bidez zuzenean jarraitu ahalko duzue euskaldunon erabakitze eskubidearen aldeko giza-katea. Sare sozialen bidez ere egunak ematen duena goizean goizetik berri ematen joango gara, Twitter edota Facebook bidez. Txiolariontzako oharra. Twitter bidez, igandean giza-kateko argazki edota mezuak bidaltzeko asmotan zaudetenok, honako traolak balia ditzakezue:
#GureEskuBideaE8
#GeukErabaki
#GureEskuDago
#gizakatea
#90km

Irudi, datu eta bizipen uholdea lau haizeetara zabaltzeko eguna izango da gaurkoa. Giza-katearen zuzeneko jarraipena, elkarlanean egingo dugu hainbat hedabideek. Plataforma anitzetan, goizean goizetik hasita. Elkarlan horretan daude, Naiz, Gara, Berria, Hitzak, Goiena, Hamaika Telebista, Argia, Aiaraldea, Anboto, Pil-Pil, Barren, Goierri Telebista, Guaixe, Hitzondo, Librean zuzenekoak, Piztu, Ahotsa, Arrosa irrati sarea, Info7, Tolosaldeko Ataria, 25 Geltokia, Topatu edota NOAUA! beste hainbat hedabiderekin batera kide duen Tokikom.

Gure Esku Dago taldeak duen web orrialdetik ere noski, gertutik jarraituko dute ekainaren 8 honetako giza-katea. Hauxe helbidea: gureeskudago.net


Irrati bidez jarraitu nahi baduzue giza-katea, adi; sintonizatu Info7 irratia, Arrosa irrati sarearekin batera elkarlanean egingo duten irratsaio berezia. Uharte-Arakilen, 107.3 fm frekuentzian sintonizatuta entzun ahalko duzue. Giza-kate historikoak emandakoa bestalde, igande gaueko 22:05etik aurrera, Hamaika Telebistan ikusgai izango duzue.