100.000 lagun baino gehiagok aldarrikatuko dute gaur, euskaldunon erabakitze eskubidea

Noaua Aldizkaria 2014ko ekainaren 8a


Gure Esku Dago mugimenduaren aurreikuspen onenak ere gainditu dira. Igande honetako euskaldunon erabakitze eskubidearen aldeko giza-katean, 100.000 lagun baino gehiago biltzea espero da. 

Durangotik Iruñeara jendetza ikusiko da, elkarri eskua emanda, erabakitze eskubidearen alde, igande eguerdiko 12:00etan. Ordu erdi iraungo du, Gure Esku Dago mugimenduak antolaturiko giza-kateak. Gero, 14:00etatik aurrera, jaialdi bana ospatuko da ibilbideko bost guneotan; Durangon, Bergaran, Lazkaon, Etxarri-Aranatzen (usurbildarrak bertara joateko deituak) eta Iruñean.

Aurpegi ezagunen parte hartzea
Kazetariak, politikariak, idazleak, musikariak, bertsolariak, kirolariak, gizarte eragileetako ordezkariak... Aurpegi ezagun asko bilduko ditu, ekainaren 8 honetako giza-kateak. Besteak beste:

Xabier Euzkitze (kazetaria): 43. km, Urretxu
Jose Luis Uriz (PSC): 123. km, Iruñea
Anjel Alkain (aktorea): 58. km, Beasain
Kirmen Uribe (idazlea): 123. km, Iruñea
Andoni Ortuzar (politikaria): 64. km, Ataun
Pirritx, Porrotx, Marimotots (pailazoak): 57. km, Beasain
Onintza Enbeita (bertsolaria): 6. km, Abadiño
Pello Urizar (politikaria): 22. km, Arrasate
Joseba Egibar (politikaria): 64. km, Ataun
Pello Reparaz (Vendetta taldeko abeslaria): 80. km, Arbizu
Gemma Zabaleta (politikaria): 22. km, Arrasate
Beñat Gaztelumendi (bertsolaria): 96. km, Arakil
Maddalen Iriarte (kazetaria): 1. km, Durango
Garbiñe Espejo (CCOO exekutibako kidea): 4. km, Abadiño
Amets Arzallus (bertsolaria): 111. km, Itza
Adolfo Muñoz (ELAko idazkari nagusia): 78. km, Arbizu
Amaia Muñoa (ELAko kidea): 76. km, Ataun
Pantxoa Karrere (abeslaria): 111. km, Itza
Maider Antza (abeslaria): 102. km, Arakil
Andoni Aizpuru (kazetaria): 5. km, Abadiño
Gontzal Mendibil (abeslaria): 84. km, Arbizu
Xabier Usabiaga (kazetaria): 58. km, Beasain
Markel Olano (politikaria): 67. km, Ataun
Ekaitz Saralegi (pilotaria): 60. km, Lazkao
Iker Galartza (aktorea): 57. km, Beasain
Aiora Renteria (Zea Mays): 15. km, Elorrio
Rafa Rueda (abeslaria): 15. km, Elorri
Hasier Arraiz (politikaria): 83. km, Etxarri Aranatz
Txutxi Ariznabarreta (Independentistak sarea): 41. km, Legazpi
Txaro Arteaga (Emakunde): 84. km. Arbizu
Xabier Mikel Errekondo (politikaria): 99. km, Arakil
Juanba Berasategi (zinegilea): 87. km, Lakuntza
Amaia Izko (politikaria): 123. km, Iruñea
Marian Beitialarrangoitia: (politikaria): 101. km, Arakil
Dani Maeztu (politikaria): 5. km, Abadiño
Juan Karlos Izagirre (Donostiako alkatea): 92. km
Sabino Cuadra (politikaria): 123. km, Iruñea