Heldu da, hainbestetan iragarri dugun ekainaren 8a. Euskaldunon erabakitze eskubidearen aldeko giza-kate historikoa ospatuko da gaur. 100.000 herritar baino gehiago elkarri eskua emanda ikustea espero da, Durango eta Iruñea artean, 123 kilometro luze izango dituen giza-katean. Usurbildar, aginagar eta zubietarrek, gogoan izan, Uharte-Arakilen dute ekimen historiko honetan parte hartzeko eremua. Herri gunean gainera. Lasartear edota donostiarren alboan.
Gure Esku Dago mugimendutik egunotan berri eman dutenez, igandeko giza-katerako web orri bidezko izen ematea itxi behar izan dute, gain hartu baitie. Adi beraz, oraindik ekainaren 8ko euskaldunon erabakitze eskubidearen aldeko ekimen historikorako metroa erosi gabe zaudetenok: "Igandean bertan giza katean kilometroz kilometro egongo diren Info-guneetan metroa erostea. Ez dadila inor etxean geratu!".
Gainerakoan, pozik eta esker oneko dira Gure Esku Dago Usurbil lan taldekoak, igande honetako giza-kateari begira lortu dutenarekin. "Izugarria lortu dugu: 663 pertsona saretu gara Usurbilen erabakitzeko eskubidearen alde. Ekainaren 8an 11 autobus eta 700 usurbildarretik gora (gaztetxoak kontatuta) joango gara Uharte Arakilera 123km-ko giza katearen zati bat osatzeko. Berriro ere... zorionak Usurbil, eta eskerrik asko!!".
Ekainak 8, igandea
9:00 Autobusak Oiardo Kiroldegitik, Uharte-Arakilera (adi, itzultzeko hautatu duzuen ordutegiko autobusera igo beharko duzue).
10:00-11:30 Leku hartzea Uharte-Arakilen, giza-kateko 90. kilometroan. Giza-katerako prestaketa lanak modu animatu eta ordenatuan.
11:30 Dena prest!
12:00 Hasiera: txalapartak, adarrak, kanpaiek, bozinek edo beste soinuren batek emango dio hasiera giza-kateari.
12:00-12:30 Giza-katea.
12:30 Giza-katearen bukaera. Soinuak adieraziko du amaiera.
13:00ak aldera, Uharte-Arakiletik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzua. Autobusak baita Etxarri-Aranatzen ospatuko den jaialdira.
14:00 Ekitaldia Etxarri-Aranatzeko plazan.
15:00 Bazkaria: 1.000 lagunentzako bokatak, edaria eta jai giroa. Honez gain:
Haurrentzako gune berezia.
Musika eta animazioa egun osoan zehar.
Kontzertuak: Vendetta, Xaiko eta Tximeleta.
19:00 aldera, Etxarri-Aranatzetik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzua.
Gure Esku Dago taldetik luzatu duten aholkuak:
"kotxez doazen usurbildarrei autoan 90 jartzen duen paper bat jartzea gomendatzen da, ondo ikusgarri. Aparkalekuen inguruko informazioa emango zaigula esan digute. Jasoko bagenu saiatuko gara herritarrei helarazten".
"komeni bazkaria norberak eramatea".
Aholku gehiago, eta igandeko informazio osoa, Gure Esku Dagok prestatu duen liburuxka honetan: Liburuxka euskaraz
Antolatzailea: Gure Esku Dago.
Informazio edo argibide gehiagorako:
usurbilgureeskudago@gmail.com
gureeskudago.net
facebook.com/gureeskudago.usurbil
twitter.com/GureEskuDagoU