Uharte-Arakil inoiz baino gehiago Usurbil, ekainaren 8ko giza-katean

Goizeko hamarrak pasatxoan, herritarrez beteriko autobusak heldu ahala hasi zen usurbildarren "erromesaldi" partikularra, autobusak aparkatuak zeuden tokitik, Uharte-Arakil erdigunerantzat. Arakil ibai ertzetik eginiko ibilaldi laburrean, autobusez iritsitakoak karabana eta furgonetetan asteburu pasa joandako beste hainbat herritarrekin topo egin zuten. Guztiak, hamaiketako legea egitera hurbildu ziren gero, Uharte-Arakileko erdigunera. Herriko txistulariek girotu zuten, giza-kate aurreko tartea. Festa giroa, poza, eta emozioa handitzen joan zen, eguerdiko 12:00etarako bidean. Atzo Uharte-Arakil, inoiz baino gehiago Usurbil izan zen.