Sahara eta Bretainia ere, erabakitze eskubidearen aldeko giza-katean

Usurbildar, zubietar eta aginagarrekin batera, erabakitze eskubidearen inguruan zeresana baduten beste bi herri ere ordezkatuak egon ziren atzoko giza-kateko 90. kilometroan. Saharako eta Bretainiako hiru lagunek euskaldunokin partekatu zuten, ekainaren 8ko egun historikoa, euren sorterriko ikur diren banderak eskutan zituztela. Gure Esku Dago mugimenduak antolaturiko giza-katea beraz, herrien arteko elkartasun gune erraldoia ere izan zen. Gogoan izatekoa, zalantzarik gabe. 


       

                                                 

Ikurrez ari garela, Sahara eta Bretainiako banderez gain, ikurriñak ere nola ez, nonahi ikusi genituen atzoko giza-katean. Geurea zuri, gorri, berdea dela argi utzi zuten usurbildarrek, Uharte-Arakilen.