Udajolaseko guraso bilera, ostegunean Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 10a, 14:05

Eta ez Udarregi Ikastolan orain arte iragarri izan dugun moduan. Honenbestez, Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko udako aisialdiko ekimen honen inguruko argibideak, ostegun honetan, ekainaren 12an emango dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Potxoenean. Uztailaren 1etik 30era luzatuko da aurtengo Udajolas. Astelehenetik ostiralera, goizez eta lau orduz, 9:30-13:30 artean. Hiru egunotan ordea, ez da Udajolasik izango; Santixabel Egunean eta herriko festetako Haurren Egunean, hau da, uztailaren 2an eta 3an hurrenez hurren. Ezta uztailaren 25ean ere, jai eguna izango baita. Aipaturikoa, Udajolasi buruzko argibide guztiak, ekainaren 12ko guraso bileran, 17:00etan Potxoenean.

Begirale taldea uztaileko aisialdiko eskaintzarako ekintzak prestatzeko lanetan murgildua dabil asteotan. Aurreko urteen moduan, haurrek primeran pasatzeko jolas, proba eta irteerak izan ditzaten lanean.