Usurbil K.E.-k bere eguna ospatuko du larunbat honetan, ekainaren 14an. Maila guztietako jokalarien parte hartzea sustatuko duten eskubaloi neurketak antolatu dituzte goiz eta arratsalde partez. Herri-afaria gauean. Otordurako txartelak, asteazkenera arte salgai:
Ekainak 14, larunbata
Egunean zehar, eskubaloi neurketak frontoian eta Oiardo Kiroldegian:
-Goizean, alebin eta infantilen partidak frontoian.
-Arratsaldean, kadete, jubenil, senior eta beteranoak, Oiardo Kiroldegian.
Iluntzean, herri-afaria. Otordurako txartelak, ekainaren 11ra arte salgai, Bordatxon eta Aitzagan. Prezioak; 20 eurotan helduenak, 10 eurotan gaztetxoenak.
Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.
Alebinak eta infantil eskubaloi taldeak, Leioan
Aurreko larunbatean, Bizkaiko udalerri honetan Askartza Claret Eskubaloi Elkarteak antolaturiko “Ander Manzanedo” Eskubaloi Txapelketan parte hartu zuten Usurbil Kirol Elkarteko neska mutilen taldeok. 1.600 jokalari guztira, ehun baino gehiago usurbildarrak. Irudiko jende guztia.
Irudia: Usurbil Kirol Elkartea.