Irailaren 18rako herri galdeketa deitua duten Eskoziari buruz jardungo dute, Nafartarrak taldeak asteazken arratsalde honetarako, 19:00etan Sutegin antolatu duen hitzaldian. Ander Larunbe Anderson arituko da hizlari lanetan:
Ekainak 11, asteazkena
19:00 “Eskozia: atzo, gaur eta bihar” hitzaldia, Sutegiko auditorioan.
Hizlaria: Ander Larunbe Anderson.
Edukia: Eskoziako historian ere, Ingalaterrak eragindako gerra, umiliazio eta zapalkuntza ugariren iragana ikusten dugu. Orain, ordea, berriro independentzia lortzeko baldintzarik ba ote dagoen ari da planteatzen Eskozia. Datorren erreferenduma mugarria izan liteke historia luze horretan.
Ekainak 12, osteguna
19:00 “Lehenengo Mundu Gerra Euskal Herrian” hitzaldia, Sutegiko auditorioan.
Hizlaria: Eneko Bidegain, BERRIAko kazetaria.
Edukia: 1914ko Gerra Handiak (duela 100 urte) oso gogor jo zuen Iparraldeko euskal populazioa. Gazte ugari, gerrara bidalita, lubakietan hil zen. Are gehiago, Estatu frantsesak samin hura erabili zuen, ohoratzeko eta oroitzeko politika baten bitartez (“Morts pour la patrie”) Frantziaren aldeko sentimendu bat sorrarazi eta euskaldunen artean kontzientzia nazional frantsesa eraikitzeko.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Nafartarrak.