Bisitari bereziak ditugu egunotan Usurbilen. Goizean zehar, inoiz baino gehiago zelai biziduna genuen Udarregi Ikastola atzeko eremu berdea. Animaliak belazean; gamelu eta guzti tartean. Francky izeneko zirkokoak guztiak, hiru egunetarako etorri dira Usurbila. Asteazken, ostegun eta ostiral arratsalde honetan, ekainaren 11tik 13ra beraz, emanaldiak eskainiko dituzte anbulatorio ondoko aparkalekuan, 20:00etan hasita. Gaur goizean, prestaketa lanetan zebiltzan zirkoko kideak. Animaliak artean, lasai asko belar janean.