Ekainaren 28an Peñaloscintosera (Errioxa) joateko hitzordua jarri dute Ziortza Gazte Elkartekoek, urteroko muntaketa lanetara. Desmuntaketa, abuztuaren 10ean egingo da. Egun batean zein bestean, “bertara etorri nahi duten herritar orori deialdia egiten diegu animatzeko eta azaltzeko. Izena emateko ziortzage@gmail.com helbidera idatz dezakete edo 943 361 239 telefono zenbakira deitu”.
Errifa zozketa
Ziortza Elkartetik bideratu duten zozketako zenbaki sarituak honakoak dira:
1.saria: 1.389
2.saria: 1.164
3.saria: 0.094
Sarituak, Ziortzakoekin jar daitezela harremanetan: ziortzage@gmail.com helbidean edo 943 361 239 telefono zenbakian.
Udajolaseko guraso bilera
Uztailaren 1etik 30era, Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko aisialdiko ekimenari buruzko argibide guztiak, ostegun honetan, ekainaren 12an, 17:00etatik aurrera Potxoenean deitua dagoen guraso bileran.