Datozen opor hilabete hauetan euskara ikasi edo hobetu nahi duenak, zabalik izango du AEK. 100 orduko ikastaroa egiteko aukera egongo da; uztailean 60 ordu, irailean beste 40 orduak. Lehen, bigarren eta hirugarren hizkuntza eskakizunak edo EGA prestatzeko klaseetarako ere izena eman daiteke. Uda partera begira, bi asteko barnetegiak, familia barnetegiak eta barnetegi ibiltariak ere antolatzen ditu AEK-k. Informazio gehiago: 607 609 379, usurbil@aek.org, aek.org, muntteri.blogspot.com.es
Diru-laguntzak eskatzeko aukera
2013-14 ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten usurbildarrek, udal diru-laguntzak eskatzeko aukera izango dute, ekainaren 25etik uztailaren 9ra. Horretarako Usurbilen erroldatuak egon beharko dute, eta klaseen %80ko asistentzia izatea ere ezinbestekoa izango da. Ikaslearen lan egoera eta ikasketa mailak aintzakotzat hartuko ditu Udalak, diru-laguntzok ematerakoan. Gehienez 500 euroko laguntzak izango dira:
Ikasle arrunta
-Gehienez ere matrikula kostuaren %80ko diru-laguntza jasoko du: Euskaltegiko 109. urratsa edo HABEren 2. maila arteko baliokideak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak, beti ere, asistentzia maila %80koa baino gehiagokoa izan bada eta gutxieneko aprobetxamendua izan duela ziurtatzen badu.
-Gehienez ere matrikula kostuaren %60ko diru-laguntza jasoko du: Euskaltegiko 109. urratsa baino gehiagoko ikasketak edo HABEren 2. maila baino gorakoak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak, beti ere, asistentzia maila %80koa baino gehiagokoa izan bada eta gutxieneko aprobetxamendua izan duela ziurtatzen badu.
Ikasle langabetua
-Gehienez ere matrikula kostuaren %100eko diru-laguntza jasoko du: Euskaltegiko 109. urratsa edo HABEren 2. maila arteko baliokideak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak, beti ere, asistentzia maila %80koa baino gehiagokoa izan bada eta gutxieneko aprobetxamendua izan duela ziurtatzen badu.
-Gehienez ere matrikula kostuaren %80ko diru-laguntza jasoko du: Euskaltegiko 109. urratsa baino gehiagoko ikasketak edo HABEren 2. maila baino gorakoak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak, beti ere, asistentzia maila %80koa baino gehiagokoa izan bada eta gutxieneko aprobetxamendua izan duela ziurtatzen badu.
Eskabideak
Udal erregistroan aurkeztu behar dira. Dokumentazio honekin:
-Diru-laguntza eskari normalizatua (I. Eranskina).
-Eskatzailearen NANaren fotokopia.
-Matrikularen ordainagiria.
-Euskaltegiko ikastaroetan, Euskaltegiaren egiaztagiria, ikasleak, gutxienez, %80ko asistentzia izan duela egiaztatzen duena eta gainditutako urratsa adierazten duena.
-Diru-laguntza autoikaskuntzarako eskatzen denean, autoikaskuntza egin den zentroaren ziurtagiria, aprobetxamendua erakusten duena.
-Ikaslea langabetua denean, «lan historiala» ziurtagiria.
-Xede bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzei buruzko zinpeko aitorpena. (II. edo III. Eranskina).
-IV. Eranskina: Ikastaroaren ezaugarriak adierazten dituena.
-V. Eranskina: Autoikaskuntza ikastaroari buruzko informazioa jasotzen duena. (autoikaskuntzarako eskatzen denean).
Diru laguntzon oinarriak, ekainaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean