Zumartekoen ikasturte amaierako bigarren emanaldia, 18:00etan Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 12a, 08:50


Zumarte Musika Eskolakoek amaitzear dute 2013-14 ikasturtea. Oporretara joan aurretik ordea, urtero moduan, hilabete hauetan ikasgeletan landutakoa jendaurreko azken emanaldietan plazaratuko dute. Atzorako zuten iragarria lehen emanaldia Zumarteko ganbaran, piano, saxo eta biolineko ikasle gaztetxoekin. Zumarte Txiki Abesbatza eta Musika Txokoko ikasleen txanda ostegun honetan: 

Ekainak 12, osteguna
18:00 Emanaldia Udarregi Ikastolan: Zumarte Txiki Abesbatza eta Musika Txokoko ikasleak.

Ekainak 16, astelehena
19:00 Emanaldia Sutegin: The Hastelehen´s, Ganbarakada, Gitarrako Taldeak, Tronpeta-Mix Taldea.

Ekainak 17, asteartea
19:00 Emanaldia San Estebango elizan: Zumarte Abesbatza, Zumarte Gazte Abesbatza eta Biolin Max-Mix Taldea.

Ekainak 18, asteazkena
18:30 Emanaldia Sutegin: Triki-pandero Taldea, Talde Instrumentalak, Piano bikoteak, Klarinete Taldea, Eskusoinu Taldea.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.