Usurbilgo langabezia-tasa beherantz, hirugarren hilabetez jarraian

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 12a, 13:46


Krisialdian murgildu ginenetik, otsailean inoizko langabetu kopuru altuena erregistratu ostean (385), Usurbilgo langabezia-tasak beherantz egin du hirugarren hilabetez jarraian. Lanik gabeko 354 herritar zenbatu zituen maiatzean, Estatuko Enplegu Zerbitzuak. Ia 30 langabetu gutxiago beraz, hiru hilabeteren buruan. Otsailean 385 langabetu zituen Usurbilek, martxoan 377, apirilean 365 eta maiatzean diogunez, 354. 

Kontratazioak zer ikusirik izan du noski, datu baikor hauetan. Apirilean 283 lan-kontratu erregistratu ziren. Maiatzean, 368. Igoera nabarmena beraz. Baina ez proportzio berean, gizon eta emakumeen artean. Adi datuoi; apirileko 144 lan kontratu gizonezkoenak ziren, 139 emakumezkoenak. Maiatzean kontrataturiko gizon eta emakume kopuruaren arteko aldea izugarri hazi zen; 225 lan kontratu gizonezkoenak ziren, 143 emakumezkoenak. Gainerakoan aldaketarik ez. Erregistraturiko kontratu gehienak, aldi baterakoak izan ziren. Zerbitzuen sektorean.

1.000 langabetu gutxiago Buruntzaldean
Apirila eta maiatzeko datuak alderatuta, beherakada argia da. Bai emakumezkoen zein gizonezkoen langabezia tasetan. Apirilean, 198 emakumezko eta 167 gizonezko lanik gabe zeuden Usurbilen. Maiatzean, 190 eta 164 hurrenez hurren. Ia sektore guztietan ere beherantz langabetu kopurua. Baita Buruntzalde osoan ere. 1.ooo langabetu gutxiago zenbatu zituzten maiatzean, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbilen; 5.104 apirilean, 5.003 maiatzean. Ia mila langabetu gutxiago baita Gipuzkoan; apirilean 49.134, maiatzean 48.170.

Maiatzeko langabezia datu positibo guztiok xehetasun gehiagoz, segidan:

 
Usurbil: 354.         Buruntzaldea: 5.003.         Gipuzkoa: 48.170.

Sexuaren eta adinaren arabera
Emakumezkoak: 190.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 98.
45 urtetik gora: 85.

Gizonezkoak: 164.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 92.
45 urtetik gora: 67.
 
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 62.
Eraikuntza: 38.
Zerbitzuak: 234.
Aurretik lanik gabe: 15.

Erregistraturiko lan kontratuak
Guztira: 368.
Aldi baterakoak: 354.
Zerbitzuen sektorean: 240.
Sexuaren arabera: 225 lan kontratu gizonezkoenak, 143 emakumezkoenak.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 1.090.
Astigarraga: 360.
Hernani: 1.391.
Lasarte-Oria: 1.426.
Urnieta: 382.
Usurbil: 354.
Guztira: 5.003.

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 48.170.