"I. Mundu Gerra Euskal Herrian”, Nafartarren azken hitzaldia 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 12a, 09:00



Noaingo guduaren eta Eskoziaren ostean, I. Mundu Gerrak Euskal Herrian izandako eragina aztergai, Nafartarrak taldeak egunotarako Sutegin antolatu duen hitzaldi zikloaren amaiera honetan:

Ekainak 12, osteguna
19:00 “Lehenengo Mundu Gerra Euskal Herrian” hitzaldia, Sutegiko auditorioan.

Hizlaria: Eneko Bidegain, BERRIAko kazetaria.

Edukia: 1914ko Gerra Handiak (duela 100 urte) oso gogor jo zuen Iparraldeko euskal populazioa. Gazte ugari, gerrara bidalita, lubakietan hil zen. Are gehiago, Estatu frantsesak samin hura erabili zuen, ohoratzeko eta oroitzeko politika baten bitartez (“Morts pour la patrie”) Frantziaren aldeko sentimendu bat sorrarazi eta euskaldunen artean kontzientzia nazional frantsesa eraikitzeko.

Sarrera: doan.

Antolatzailea: Nafartarrak.