Galipentzun (Nafarroa) eta Aduna, Asteasu, Zizurkil inguruetan Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea helburu izango duten auzolandegi bana antolatu dute Aranzadi Zientzia Elkarteak, UEUk, Udalbiltzak, UPV/EHUk, Adunako Udalak, Asteasuko Udalak, Zizurkilgo Udalak, Galipentzuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ekimenok 18-30 urte arteko gazteei zuzenduak daude. Matrikulazio epea zabalik dago, ekainaren 27ra arte. Auzolandegi bakoitzaren prezioa, 150 euro. Prezio horren barne, ostatua, ikastaroaren barneko garraioa eta janaria. Informazio gehiago, ueu.org atarian.
"Gerra Zibila 1936-1937. Erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila"
Epea: uztailak 7-27.
Tokia: Aduna, Asteasu eta Zizurkil.
Egitekoa: oroimen berreskurapen lana, Gerra Zibilean lehenengo erresistentziaren gune izan ziren Tolosaldeko hiru herriotan.
"Nafarroako mugak Erdi Aroan"
Epea: uztailak 21-abuztuak 3.
Tokia: Galipentzu.
Egitekoa: Nafarroako eskualde horrek bizitako azken hamarkadetako despopulazio prozesuak “galbidean” utzitako gune historiko eta arkitektoniko “adierazgarriak” zaharberritzea.