Oporretara joan aurretik, emanaldi bana eskainiko dute datozen bi larunbat hauetan; ekainaren 14 eta 21ean. Bi saioak, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Sutegiko auditorioan.
Ikasleen azken klase eguna
Hurrengo ostiralean, ekainaren 20an emango diote hasiera 16 urtera arteko ikasleek, ia hiru hilabete luze izango dituzten merezitako oporrei. Irailean itzuliko dira ikasgeletara. Irakasleek beranduxeago, ekaina amaieran agurtuko dute 2013-14 ikasturtea.
Udari ongi etorria, Gaztelekuan
Urtaro aldaketa gertatuko den egun berean, hurrengo larunbatean, ekainaren 21ean, festa antolatu dute Gaztelekuan. Udari ongi etorria emateko jaia, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, DBH 1. mailakoentzat.