Iaz bezala, primerako arratsalde pasa izango dugu hirukotearen eskutik, ekainaren 19an, 17:00etatik aurrera frontoian. "Hainbat dantza bikoteka, borobilean, trena kalejira… Abesti ugari: Kiki, Koko eta Moko pailazoek sortuak denak. Emankizun parte-hartzaileak, umeak mozorrotuta: interpretatzen, dantzan eta publikoaren aurrean jolasean. Joko ikusgarri eta dibertituak, inplikaraziko zaituztenak. Eta hainbat parte-hartze mota, publiko osoa barne. Hori guztia Kiki, Koko eta Moko pailazoek gidatuta; lortzen duen emankizuna: ikustekoa!, dibertitua, erakargarria eta distiratsua", aurreratu dute taldetik. Hauexek, "Txondatatxondai dibertsio eta jai" izeneko ikuskizun berriaren osagai batzuk baino ez dira. Onena, ostegunean, NOAUA! Kultur Elkarteak Plis, Plas, Txalo ta Jolas ekimenaren baitan antolaturiko hitzordura gerturatzea.
Haurrei zuzenduriko ekitaldi gehiago
Ikasturtea amaitzear da. Ikasleek ekainaren 20an etengo dituzte klaseak, ia hiru hilabeteko udako oporraldiaz gozatzeko. Haurrei zuzenduriko ekitaldi ugari egunotan. Jaietan esaterako. Abiatzear diren Kalezarko San Joanetan, igande hau, ekainaren 22a etxeko txikienei zuzenduriko ekitaldietara bideratuko dute:
10:00 XII. Ume krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.