Kalezarko San Joanetako oilasko biltzaileetan parte hartzeko oharrak Jai Batzordetik

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 16a, 08:50

Batetik gogoan izan, oilasko biltzaileen bazkaritarako txartelak Kaffa kafetegian izango dituzue salgai, asteazkenera arte, ekainaren 18ra arte. Otordurako mahai tresnak norberak etxetik eraman beharko ditu. Kalezarko jaietako Oilasko Biltzaileen Eguneko otordua, larunbat honetan, ekainaren 21ean ospatuko da, 14:00etatik aurrera. Goiza, kalejiran pasa ostean. Oilasko Biltzaile Txikien irteera antolatu dute goiz horretarako. 9:00etan finkatu dute abiatzeko hitzordua. Jai Batzordekoen oharra; 10 urtetik beherako haurrek, guraso edo laguntzaile batekin agertu beharko dute.

San Joanetako oilasko biltzaileen festa, jaiak abiatu eta biharamunean izango da. Aurten Kalezarko jaiak, asteburu bakar baten bueltan, bost egunez ospatuko dira, ekainaren 2otik 24ra: 

Ekainak 20, ostirala: jaien hasiera

18:00
 Buruhandiak.

19:00 Auzotarren arteko jokoak.

23:30 Kontzertuak:  The Hastelehen´s, Zurraia, Izeberg, Laket.

Ekainak 21, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria. Tiketak Kaffa kafetegian (ekainaren 13tik 18ra).

16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
18:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, Buruhandiak. 
00:00 DJ Gude.

Ekainak 22, igandea: Umeen Eguna
10:00 XII. Ume krosa. 

11:30 Jolasak. 
16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada. 

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.

Ekainak 23, astelehena: San Juan Bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua. 
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, asteartea: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

17:00 Buruhandiak. 

19:00 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.