Aisialdi munduan lan egiteko prestakuntza jaso duzuenontzako diru-laguntza deialdia

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 16a, 09:20


2013-2014 ikasturtean zehar Eusko Jaurlaritzak homologaturiko aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin duten usurbildarrek, udal diru-laguntzak eskatzeko aukera dute gaurtik, ekainaren 16tik 27ra, bi egunok barne. Diru-laguntzon onuradun izateko baldintza hauek bete behar dira:
-Ikastaroak irauten duen denboraren %80a Usurbilen erroldatua egotea.
-Ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea.
-Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea. 

Eskariak udal erregistroan aurkeztu beharko dira. Eskariari dokumentazio hau erantsi behar zaio:
-Diru-laguntza eskari normalizatua (I. Eranskina).
-Eskatzailearen NANaren fotokopia.
-Matrikularen ordainagiria.
-Ikastaroan matrikulatu izanaren agiria.
-Atal teorikoa gainditu izanaren agiria (Aisialdi Eskolak egina).
-Xede bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzei buruzko zinpeko aitorpena. (II. edo III. Eranskina).
-IV. Eranskina: ikastaroaren ezaugarriak adierazten dituena.

Hauek izango dira banatuko diren diru-laguntzak:
-Begirale ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere 250 €).
-Aisialdiko zuzendari ikastaroa: matrikularen %50. (gehienez ere 150 €).

Oinarrien inguruko informazio guztia hemen: Aisialdiko diru-laguntza deialdia