Oinarrizko Bihotz-biriken Suspertze ikastaroa eta DEA ekipoen erabilerako ikastaroa Usurbilen

DYAUsurbil 2014ko eka. 17a, 09:37

Datorren uztailaren 7an, eta DYA Gipuzkoak antolatuta, Oinarrizko Bihotz-biriken suspertzea eta DEAko (Kanpoko Desfibriladore Automatikoa) ekipoen erabilerari buruzko ikastaro bat hasiko da Usurbilen, edonori irekia.

Ikastaro teoriko-praktiko honekin bihotz-arnasketako geldialdia identifikatzen, oinarrizko bihotz-biriken suspertze (BBS) mugimenduak burutzen eta DEA (Kanpoko desfribiladore automatikoak) erabiltzen ikasten da.

Ezaguera errazak, eskuragarriak eta erabilgarritasun handikoak, bereziki bere lana pertsona ugari dagoen guneetan burutzen dutenentzat, baita arriskuzko lanbideetan, gaixoekin, ordena publikoko zerbitzuetan eta segurtasun-gorputzetan, Babes Zibileko talde, suhiltzaile, osasun sorospeneko eta erreskate taldeentzat…

Iraupena 2 egunetakoa da eta 10:00etatik 12:30etarako ordutegian. DYAko Ordezkaritzan, izango da, Muna-Lurra, 26 kalean, Usurbil.

Aurreko osasun ezaguerik edukitzea ez da beharrezkoa.

Matrikularen kostua, non ikastaroaren eduki guztiak dituen eskuliburu bat sartzen den, 90 eurokoa da. Ikasle kopurua mugatua da, ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943-46.46.22 telefonora.