Nazioartean ere, Usurbil Judo Kluba lehen postuetan. Irudian duzue asteburuan Sardinia aldean ibilitako ordezkari taldea. Bertan parte harturiko txapelketan hirugarren postua eskuratu zuen judo taldeak. Hirugarren postuan amaitu du baita, 1. Mailako Emakumeen Liga Nazionalean parte hartu duen klubeko taldeak. Zorionak denei!
Segidan, azken asteotako Usurbil Judo Klubekoen emaitzak:
Ekainak 14,15, Cagliari (Sardinia):
Hirugarren postua Usurbilentzat, Sardiniako Quattro Mori Txapelketan. Partaideak:
-66 kg Andoni Aizpurua.
-73 kg Xabier Cazorla.
-81 kg Ion Martin.
-90 kg Egoitz Mora.
+90 kg Peio Cazorla.
Ekainak 8: denboraldi amaierako jaialdia, Oiardo Kiroldegian:
250 judoken parte hartzea, Judo Klubak antolaturiko erakustaldian.
Ekainak 7, 1. Mailako Emakumeen Liga Nazionalaren azken jardunaldia, Madril:
Hirugarren postua Usurbilentzat, 20 puntu eta 38 garaipenekin. Podiuma lortzen duen zazpigarren urtea jarraian. Talde kideak: Aiora Arrillaga, Myriam Gonzalez, Eneritz Agoues, Jaione Equisoain, Andrea Arruabarrena, Nahikari Borda, Marlen Blain, Maialen Zubeldia, Lidia Yarza, Nerea Arruti eta Sara Alvarez.
Informazio gehiago: jcusurbil.com