Zumartekoen uda aurreko azken emanaldiak, abesbatzen saioa 19:00etan Urdaiagan

Uda aurreko jendaurreko azken emanaldiak eskaintzen ari dira egunotan, Zumarte Musika Eskolakoak. Atzo Sutegin hasi zuten, kontzertu sorta honen azken txanpa, The Hastelehen´s, Ganbarakada, Gitarrako Taldeak eta Tronpeta-Mix Taldeak. Astearte honetako saioa, 19:00etatik aurrera, Urdaiagako San Esteban Elizan. Abesbatzak eta biolin taldekoek parte hartuko dute:

Ekainak 17, asteartea

19:00 Emanaldia San Estebango elizan: Zumarte Abesbatza, Zumarte Gazte Abesbatza eta Biolin Max-Mix Taldea.

Ekainak 18, asteazkena
18:30 Emanaldia Sutegin: Triki-pandero Taldea, Talde Instrumentalak, Piano bikoteak, Klarinete Taldea, Eskusoinu Taldea.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.