Aginagako Eskola Txikiko gurasoek udako txokoak antolatu dituzte ekainaren 23tik 30era, eta baita uztaileko bi hamabostaldietarako. Astelehenetik ostiralera, goizez 9:00ak edo 10:00etatik 13:00etara. 4-12 urte artekoei zuzenduak daude txoko hauek. Izen emateko epea ekainaren 4ra arte finkatua zegoen arren, hilaren 20ra arte, ostiralera arte luzatzea erabaki dute. Apuntatzeko deitu 637 332 402 telefono zenbakira (Naiara). Izena emandako haur kopuruaren arabera zehaztuko da ordaindu beharreko kuota.
Zaintza egiteko pertsona bila
Datorren 2014-15 ikasturterako goizeko zaintza egiteko pertsona euskaldun baten bila ari dira. Haurrekin zerikusia duten ikasketak kontuan hartuko dituzte. Interesdunek, bidali kurrikuluma aginaga@eskolatxikiak.org helbidera.
Txokoak abiatzear
Ostiral honetan izango dute ikasleek azken klase eguna. Ia hiru hilabeteko oporraldi luzean murgilduko dira gero. Ikasle askok eman dute izena herrian antolatu diren udako txokoetan. Ekainaren 23an abiatuko dira Aginagako udako txokoak. Zubietakoak bi hilabetez luzatuko dira; uztailetik abuztura. Kaxkoan, Udajolas, uztailaren 1etik 30era. Gaztelekuko ekintzak larunbat honetattik uztaila amaiera bitarte. Eta Ziortzako kanpaldia uztailaren 8tik aurrera. Udako aisialdi ekimenak abiatzear dira.