Ekainaren 27tik aurrera jasoko duzue Santixabeletako egitaraua

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 18a, 11:48



Datorren aste amaiera alderako eskutan izango duzue, Zaloa Arnaiz Ibarguren herritarrak diseinatu duen Santixabeletako egitaraua. Usurbilgo Udalak, ekainaren 27an banatuko du. Uztailaren 1etik 6ra ospatuko diren festen berri emango du egitarauak. Azala, egilearekin batera goiko argazkian duzue. Jai Batzordetik berri eman dutenez, "aurrerapen modura, esan genezake aurtengo egitaraua, argia, irakurterraza eta poltsikoan eramateko modukoa izango dela". Zuen esku izango da, ekainaren 27an.

XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
Interesdunek uztailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak, Usurbilgo Udal erregistroan. Ekimenean parte hartzeko baldintzak, aurreko urteetakoak dira:
-Epea: uztailak 1, asteartea.
-Usurbildarra izatea.
-6-10 bertso artean idaztea.
-Gaia librea.
-Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute.
-Lanak helbide honetara bidali: XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketa, Joxe Martin Sagardia Enparantza, 20170 Usurbil.

Epaimahaikoen erabakia, uztailaren 5ean
Parte hartzaileen artean, epaimahaiak hautaturiko lan saritua zein den, Santixabeletan emango du ezagutzera. Aurtengoan, uztailaren 5ean, larunbat gauez frontoian ospatuko den bertso-saioaren amaieran.