San Joanetako oilasko biltzaileen bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 18a, 12:01


Txartelak Kaffa kafetegian dituzue salgai, asteazken hau duzue txartelok eskuratzeko azken eguna. Kalezarko jaietako Oilasko Biltzaileen Eguna, ekainaren 21ean ospatuko da, 14:00etatik aurrera. Goiza, kalejiran pasa ostean. Oilasko Biltzaile Txikien irteera antolatu dute goiz horretarako. 9:00etan finkatu dute abiatzeko hitzordua. Jaiak abiatu eta biharamunean izango da. Jai Batzordetik ekitaldi honetan parte hartzeko zenbait ohar; batetik otordurako mahai tresnak norberak etxetik eraman beharko ditu eta 10 urtetik beherako haurrek, guraso edo laguntzaile batekin agertu beharko dute. Aurten Kalezarko San Joanak, asteburu bakar baten bueltan, bost egunez, ekainaren 2otik 24ra. 48 ordu eskas, Kalezar festa giro betean murgiltzeko:


Ekainak 20, ostirala: jaien hasiera

18:00
 Buruhandiak.

19:00 Auzotarren arteko jokoak.

23:30 Kontzertuak:  The Hastelehen´s, Zurraia, Izeberg, Laket.

Ekainak 21, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria. Tiketak Kaffa kafetegian (ekainaren 13tik 18ra).

16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
18:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, Buruhandiak. 
00:00 DJ Gude.

Ekainak 22, igandea: Umeen Eguna
10:00 XII. Ume krosa. 

11:30 Jolasak. 
16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada. 

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.

Ekainak 23, astelehena: San Juan Bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua. 
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, asteartea: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

17:00 Buruhandiak. 

19:00 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.