Zumartekoen agurra gaur 18:30etan Sutegin, oporretara doaz

Uda aurreko jendaurreko azken emanaldia eskainiko dute asteazken honetan Zumarte Musika Eskolakoek, arratsaldeko 18:30etatik aurrera Sutegin. Musika instrumentu ezberdinetan trebatzen ari diren taldeek borobilduko dute, iragan astetik hona ospatu den ikasturte amaierako kontzertu zikloari:

Ekainak 18, asteazkena
18:30 Emanaldia Sutegin: Triki-pandero Taldea, Talde Instrumentalak, Piano bikoteak, Klarinete Taldea, Eskusoinu Taldea.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.