101 mendi igoeren argazki emanaldia 19:00etan Sutegin, Patxi Azpirotzen eskutik

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 19a, 09:48


Patxi Azpirotz herritarrak prestaturiko proiekzioa, ostegun honetan, ekainaren 19an, arratsaldeko 19:00etan hasita Sutegiko auditorioan. "101 igoeretako hainbat lagun" izeneko saioan, 70. hamarkada amaieraz geroztik, usurbildarrak Pirinioetan eginiko ehunetik gora mendi igoera azalduko ditu. Azpirotzek bidelagun izan dituen herritarrak erretratatuko ditu emanaldiak.



Andatzakoekin uztailean Pirinioetara asteburu pasa joateko izen ematea zabalik
Uztailaren 12-13rako antolatu dute txangoa Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek:

Uztailak 12, larunbata
Goizeko 6:00etan, autobusez Oiardo Kiroldegitik abiatzeko hitzordua. "Pont D’Arrailletik Grange de Holle aterperaino joango gara, Lac des Gloriettes, Estaubeko bailara, Hourquette D’Alans (2.436 mt) eta Gavarnieko herria zeharkatuz". Ostatua, Gavarnieko Grange de Holle aterpetxean, pentsio erdian.

Uztailak 13, igandea
"Autobusak Bujarueloraino (Col de Tentes) eramango gaitu eta Taillón mendira (3.144 mt) igoko gara, Sarradets eta Rolanden bretxatik pasa ondoren".

Izen ematea, uztailaren 3ra arte
Uztaileko bigarren asteburuan egingo den irteerarako izen ematea zabalik dago, uztailaren 3ra arte. Ordainketak Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak Kutxabank-en duen kontu zenbaki honetan egin behar dira: 2095 5069 07 1068489805. Ordainketak egiterakoan, norbere izen eta abizenak adierazi behar dira. Plazak mugatuak izango dira, lehentasuna Andatza MKT-ko kideek izango dute. Prezioak, honakoak:
-Andatzako bazkideek, Pirinioetako gehigarria dutenak: 35 euro.
-Andatzako bazkideek, Pirinioetako gehigarria ez dutenak: 42 euro.
-Gainontzekoak (Federatuak), Pirinioetako gehigarria dutenak: 49 euro.
-Gainontzekoak, Pirinioetako gehigarria ez dutenak: 56 euro.

Oharrak
Adi antolakuntzatik egindako ohar hauei:
-Gavarnieko mendi irteeran parte hartzeko beharrezkoa da istripuen asegurua izatea.
-Mendiko Federatuak Pirinioetako gehigarria dutela egiaztatu beharko dute.
-Pirinioetako gehigarria ez duten Federatuentzako edo federatuak ez direnentzako, Andatza MKT-k bideratu du asegurua. Ez da onartuko beste asegururik.
-Ordaintzerakoan izena eta bi abizen eman behar dira.

Argibide gehiago, uztailaren 10ean
Arratsaldeko 19:00etarako Andatza MKT-k Sutegin deitu duen bileran. Bertan emango dira Pirinioetako asteburu pasaren inguruko argibide guztiak. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "Andatza MKT-k ibilbidea aldatu edo bertan behera utzi dezake, eguraldiak, ibilbidearen egoerak edo beste arrazoiren batek horrela eskatuko balu".