Jipoituta agertu da, Aginagan desagertua zen Harri astoa

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 19a, 08:10

Iruditan duzuen astoaren bila zebiltzan joan den larunbat goizaldetik Aginagan. Antza, ostiral gaueko 10:00etan jaten eman omen zioten eta larunbat goizeko seiretarako haren arrastoa galdua zuten. Atzo web orrialde honetan bertan, desagerketaren berri eman genizuen. Jakinarazi berri digutenez, Aian jaio eta Harri izeneko 6 urteko asto basatia agertu da. Birizik, baina jipoituta. Orduotan, astoa tratatzen ari direla ohartarazi digute Aginagatik.