Kiki, Koko eta Moko pailazoekin jai giroan agurtu dute haurrek, amaitzear den ikasturtea

Opor giroa nabari zen gaur arratsaldean frontoian. Udako oporraldi luzearen atarian baitira herriko haurrak. Bihar amaituko dituzte klaseak. Eta bezpera honetan, bisitan izan dituzte Kiki, Koko eta Moko pailazoak frontoian, "Txondatatxondatai dibertsio eta jai" ikuskizun berriarekin. NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko ekitaldia parte hartzailea eta erabat ludikoa izan da. Haur eta guraso talde handi samarra hurbildu da pilotalekura. Ondoko argazkiak jai giroko arratsalde pasa politaren adierazgarri.