Jokoak eta kontzertu gaua, Kalezarko jaien hasiera egun honetan

Noaua Aldizkaria 2014ko ekainaren 20a



Itzuli da jai giroa gurera. Inguruotako festa denboraldia estreinatuko dugu gaur, Kalezarko San Joanekin. Ostiral honetan abiatuko dira auzoko festak, buruhandi, auzotarren arteko joko eta kontzertu gauarekin. The Hastelehen´s, Zurraia, Izeberg, Laket, gauean jaietako oholtza gainean, musika giroa jartzen.

Segidan ospatuko dira 2014ko San Joanak, bost egunez: Oilasko Biltzaileen Eguna larunbatean, haurrena igandean, San Joan Bezpera astelehenean eta San Joan Eguna asteartez. Musika, jokoak, San Joan eskea eta sua besteak beste, Jai Batzordearen eskaintzaren baitan:

Ekainak 20, ostirala: jaien hasiera

18:00
 Buruhandiak.

19:00 Auzotarren arteko jokoak.

23:30 Kontzertuak:  The Hastelehen´s, Zurraia, Izeberg, Laket.

Ekainak 21, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria. Tiketak Kaffa kafetegian (ekainaren 13tik 18ra).

16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
18:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, Buruhandiak. 
00:00 DJ Gude.

Ekainak 22, igandea: Umeen Eguna
10:00 XII. Ume krosa. 

11:30 Jolasak. 
16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada. 

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.

Ekainak 23, astelehena: San Juan Bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua. 
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, asteartea: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

17:00 Buruhandiak. 

19:00 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.