Euskal kutxak, erregearen abdikazioa edo Garbitania, astearteko osoko bilkurako gai zerrendan

Noaua Aldizkaria 2014ko ekainaren 20a


San Joan Egunez egokitu da ekaineko osoko ohiko bilkura. Saioa, datorren asteartean, hilaren 24an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera udalbatza aretoan izango da. Gai zerrenda lotua dute jada:

1.- Aurreko bilkuretako akten onespena:
-2014/03/25eko ohikoa.
-2014/04/11ko ezohikoa.

2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2014ko apirilaren 24tik ekainaren 13ra (2014/0367 – 2014/0545).
3.- Udalbatza plenoak 2014ko martxoaren 25ean lanpostuen balorazioaren errebisioa onartzeko hartutako erabakiaren aurka aurkeztutako berraztertze errekurtsoak ebaztea.
4.- Usurbilgo Udalaren 2013ko Kontu Orokorra behin betirako onartzea.
5.- Gipuzkoako Toki Entitateen Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Iraunkortasunaren alorretan ogasun eta finantza departamentuak argitaratutako (2013ko azaroak 13an GAOn) hirugarren jarraibidea ez betetzeari buruzko diktamena.
6.- Garbitania Zero Zabor S.M.ren kapital murrizketa eta partizipazioen erosketa.
7.- Galderak, eskaerak eta mozioak:
7.1.- EHBilduk aurkeztutako mozioa: Euskal kutxen etorkizunari buruzkoa.
7.2.- EHBilduk aurkeztutako mozioa: Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioari buruzkoa.