Uda Sutegi Udal Liburutegian

Sutegiudalliburutegia 2014ko ekainaren 20a

Iritsi da uda! Eta honekin batera, atseden pixka bat hartzeko garaia.

Uda sasoian ere, Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia zabalik aurkituko duzue, ordutegia hauxe izango delarik: ASTELEHENETIK OSTIRALERA, 9:30etatik 14:00etara (Irailak 7a bitarte).

Gogoratu maileguak itzultzeko buzoia ere erabilgarri duzuela. Gurekin harremanetan jartzeko berriz, telefonoa ez ezik, sare sozialak ere erabil ditzakezue.

Uda on!