Kalezarko gazteak, sasoi betean jaietan

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 20a, 21:50

Korrika, lokotsak biltzen, zaku lasterketan, txingekin, sokatiran... Parekorik ez dute. Sasoi ederrean dira Kalezarko gazteak. Indar betean hasi dituzte auzoko jaiak, herri kirolen bueltan. Eta ondoko argazkietan duzuen moduan, Jon Uribe auzokidea gogoan zutela. "Edonon egonda ere, San Juanetako su eta jabe!" bere irudiarekin batera, Jai Batzordeak hitzokin omendu nahi izan du urte hasieran gure artetik joandako kalezartarra; plazan zintzilikatu duten pankarta erraldoi batekin, hasi berri dituzten San Joan jai hauetan. Egitaraua iragartzeko karteletako irudia da baita Jontxu.

Suziri, buruhandi eta auzotarren arteko jaiekin abiatu dira, bost egunez luzatuko diren Kalezarko festak. Gaur afalostean, kontzertu gaua. 23:3oetatik aurrera, The Hastelehen´s, Zurraia, Izeberg eta Laket, Kalezarko oholtza gainean. Bihar, Oilasko Biltzaileen Eguna:

Ekainak 21, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
09:00 Oilasko biltzaile txikien irteera.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria. Tiketak Kaffa kafetegian (ekainaren 13tik 18ra).

16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
18:00 Herriko dantzariak.
Ondoren, Buruhandiak. 
00:00 DJ Gude.

Ekainak 22, igandea: Umeen Eguna
10:00 XII. Ume krosa. 

11:30 Jolasak. 
16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada. 

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.

Ekainak 23, astelehena: San Juan Bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua. 
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, asteartea: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

17:00 Buruhandiak. 

19:00 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.