Herritar ilara luzea, erreusarentzako lehen ontzi banaketa egunean

Noaua Aldizkaria 2014ko ekainaren 20a



Irudiko ilara luzeak sortu dira gaur arratsaldean, erreusarentzako ontzia banatzeko Usurbilgo Udalak Oiardo Kiroldegian jarri duen gunearen bueltan. 18:00etatik aurrera, etengabekoa izan da herritarren joan etorria. Gogoan izan, bihar larunbata, goiz partean, 10:00-13:00 artean, Kiroldegira gerturatu, nork bere bizilekuko helbidea eman eta doan jaso ahalko duela ontzi grisa:

Ekainak 21, larunbata
10:00-13:00 Oiardo Kiroldegian.

Ekainak 25, asteazkena

18:00-20:00 Santuenea 12, auzo elkarteko lokalean.

Ekainak 26, osteguna
18:00-20:00 Aginagako Eliza Zaharrean.

Ekainak 27, ostirala
18:00-20:00 Oiardo Kiroldegian.

Ekainak 28, larunbata
10:00-13:00 Oiardo Kiroldegian.

Oharra: nork bere etxeko helbidea eman eta ontzi gris bat jasoko du doan.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.