Uztailaren 5ean, Askatasuna plazan ospatuko den otordurako txartelak aurrez erosi beharko dira. Salgai daude Txiribogan, Aitzagan eta Bordatxon, 22 eurotan. 12 euroren truke, ikasle eta langabetuentzat. Antolatzaileen oharra; "Txartel mugatuak! Ez izan azkena erosten!". Iaz bezala, kantu-zikiro jana izango da aurtengoa ere, Kuxkuxtu txarangak girotua. Bazkalaurretik kantu-jira berezia ospatuko da Kaxkoan.
Adi bestalde, jaietan otordu gehiago ere antolatu baitira. Eta jan edan festa hauetara gerturatzeko txartelak aurrez erosi beharko dira. Uztailaren 4an ospatuko den Gazte Eguneko bazkariko txartelak 10 eurotan egongo dira salgai eta egun berean egingo den herri-afarikoak 15 eurotan, Aitzagan, Irratin eta Txiribogan.
NOAUA!ren gehigarria, datorren astekariarekin
Ekaineko azken NOAUA! ohi baino mardulagoa datorkigu eta gai izar batekin; herriko festak. Urtero moduan, Santixabeletako gehigarri berezia argitaratuko dugu eta aste honen amaiera alderako etxean izango duzue. Baita noski, atari honetan zintzilikatua ere. Gogoratu bestalde, ostiral honetan, ekainaren 27an banatuko duela Usurbilgo Udalak, aurtengoan Zaloa Arnaiz herritarrak diseinatu duen egitaraua. Ate joka ditugu jaiak. Santixabeletarako astebete baino ez.