Sutzarra Pikaolan, San Joan gau berezian

Kalezarko jaiak azken egunera heldu dira. San Joan Egun honetan ospatuko dira azken ekitaldiak; toka, Gorritiren showa, buruhandiak, soka-dantza, sardina eta sagardo dastatzea... Guztia, bart piztutako sutzarren eta ospaturiko eskearen biharamunean. Gaueko ordu txikiak arte luzatu dute, San Joan Eskea, Kalezarko Jai Batzordeko kideek. Arratsaldean hasi zuten ibilbidea, eta geltoki nagusietako bat Pikaola izan zen gaueko 22:00ak aldera, San Joan sua eta eskea batu zireneko unea. Jendetza bildu zen garai bateko Garbigunearen inguruan. Ez zen erretzeko materialak falta, ikasleen apunte, altzari zahar eta kartoien artean. Besteak beste, Asier Azpiroz bertsolari zubietarrak eta trikitilariek girotu zuten San Joan sua eta eskea.

Ekainak 24, asteartea: San Juan Eguna

11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

17:00 Buruhandiak. 

19:00 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.