San Joan Egun hau, ekaineko azken asteartea ere badenez, osoko ohiko bilkura deitu dute, arratsaldeko 18:00etarako udalbatza aretoan. Eguneko gai zerrendan, EH Bilduk aurkezturiko bi mozio; bat Espainiako erregearen abdikazioaren ingurukoa, bestea euskal kutxen etorkizunari loturikoa. Bi testuak aztertu eta bozkatuko dituzte udal ordezkariek, ekainaren 24 honetako hitzorduan.
Garbitania, Udaleko Kontu Orokorra eta finantza kontuak hizpide baita, eguneko gai zerrendan:
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena:
-2014/03/25eko ohikoa.
-2014/04/11ko ezohikoa.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2014ko apirilaren 24tik ekainaren 13ra (2014/0367 – 2014/0545).
3.- Udalbatza plenoak 2014ko martxoaren 25ean lanpostuen balorazioaren errebisioa onartzeko hartutako erabakiaren aurka aurkeztutako berraztertze errekurtsoak ebaztea.
4.- Usurbilgo Udalaren 2013ko Kontu Orokorra behin betirako onartzea.
5.- Gipuzkoako Toki Entitateen Aurrekontu Egonkortasunaren eta Finantza Iraunkortasunaren alorretan ogasun eta finantza departamentuak argitaratutako (2013ko azaroak 13an GAOn) hirugarren jarraibidea ez betetzeari buruzko diktamena.
6.- Garbitania Zero Zabor S.M.ren kapital murrizketa eta partizipazioen erosketa.
7.- Galderak, eskaerak eta mozioak:
7.1.- EHBilduk aurkeztutako mozioa: Euskal kutxen etorkizunari buruzkoa.
7.2.- EHBilduk aurkeztutako mozioa: Juan Carlos Borboikoaren Abdikazioari buruzkoa.