Soka-dantza eta sardin janarekin, bukatu dira Kalezarko San Joanak

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 24a, 21:41

Auzotar heldu talde bat omentzeko baliatu den soka-dantzarekin eta jarraian ospaturiko sardin eta sagardo dastatzearekin, akabo aurtengo Kalezarko San Joanak. Amaitu da etenik izan ez duen bost eguneko zoramena. Trebetasun handiz auzotarrak bildu dituen azken dantzaren inguruan. Jaietako plazan. Bihartik, azpiegiturak bildu, balantzea egin eta 2015eko San Joanetarako atzera kontua abiatzen hasteko unea. 

Jaien lekukoa Santixabelek hartuko dute. Uztailaren 1ean, sei egunetarako.