Umeen Eguneko ginkanarako izena eman ez dutenek, horretarako aukera dute oraindik. Ekainaren 30ean astelehena arratsaldeko 19:00etan Oiardo kiroldegian. Horra hurbildu behar dute 6 eta 12 urte arteko haurren gurasoek. Izen-ematea doan da, nola ez.
Uztailaren 3an da Umeen Eguna
Ikastolatik antolatu dira uztailaren 3ko Umeen Egunerako ginkana taldeak. Baina izango da Udarregi ikastolan ikasten ez duen usurbildar ikaslerik. Lasarten, Donostian edo Orion ikasten ari denik. Horiek ere aukera dute ginkanan partehartzeko. Baina aldez aurretik izena ematea komeni.