Santueneko jaiak prestatzeko bilera, 19:00etan auzo elkartean

Ostegun honetan, ekainaren 26an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Santuenea Auzo Elkartean. Irailean ospatuko diren jaiak prestatzeko baliatuko da hitzordua. Parte hartzera animatzen dute Jai Batzordekoek: “Festen prestaketan parte hartu nahi duen oro azaldu eta dituen proposamenak agertzera animatzen dugu”.