Bide-gorri sareko hainbat ardatz osatzeko, Aldundiaren diru-laguntza Udalarentzat

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 26a, 12:30


Guztira 5.353,50 euroko laguntza eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Usurbilgo Udalari, bide-gorri sareko hainbat ardatz osa ditzan. Udalerri hau eta herrialdeko beste 18 udalerri ere diruz lagundu ditu Diputazioak. Bizikletaren erabilera sustatu, bizikleta foru sarea zabaldu eta bultzatzeko, 250.000 euro banatu ditu guztira aipatu erakundeak. Laguntzok bidegorriak egitera bideratuko dituzte 19 udalek. Usurbilgo kasuan, 5.353,50 eurorekin lagundu du Aldundiak, udalerri honetan bideratu nahi den 12.450 euroko proiektua.

Diru kopuruak banatzerakoan, "Aldundiak udalak garatuko duen ekintzaren portzentaje bat lagunduko du, ekintzak lortutako puntuen arabera, betiere %75eko eta 55.000€ko muga kontuan hartuta. Diru laguntzak lehentasun hurrenkerari jarraituz eman ditu Aldundiak, ezarritako guztizko zenbatekoa agortu arte".