Peñaloscintosera larunbatean, Ziortzako kanpaldirako azpiegitura muntatzera

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 27a, 09:10


Larunbat honetan, ekainaren 28an Peñaloscintosera (Errioxa) joateko hitzordua jarri dute Ziortza Gazte Elkartekoek, urteroko muntaketa lanetara. Desmuntaketa, abuztuaren 10ean egingo da. Egun batean zein bestean, “bertara etorri nahi duten herritar orori deialdia egiten diegu animatzeko eta azaltzeko. Izena emateko ziortzage@gmail.com helbidera idatz dezakete edo 943 361 239 telefono zenbakira deitu”.

Kanpaldiko lehen gazte taldea, uztailaren 8an helduko da Peñaloscintosera. DBH-koak izango dira eta hilaren 22ra arte egongo dira bertan. Gero, LH 5 eta 6 mailetako ikasleek hartuko dute lekukoa. Uztailaren 31ra arte egongo dira Errioxan.

Errifa zozketa
Ziortza Elkartetik bideratu duten zozketako zenbaki sarituak honakoak dira:
1.saria: 1.389
2.saria: 1.164
3.saria: 0.094

Sarituak, Ziortzakoekin jar daitezela harremanetan: ziortzage@gmail.com helbidean edo 943 361 239 telefono zenbakian.


Gerra Zibilari eta Erdi Aroari loturiko auzolandegietan izen emateko azken eguna
Galipentzun (Nafarroa) eta Aduna, Asteasu, Zizurkil inguruetan Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea helburu izango duten auzolandegi bana antolatu dute Aranzadi Zientzia Elkarteak, UEUk, Udalbiltzak, UPV/EHUk, Adunako Udalak, Asteasuko Udalak, Zizurkilgo Udalak, Galipentzuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ekimenok 18-30 urte arteko gazteei zuzenduak daude. Matrikulazio epea ostiral honetan, ekainaren 27an itxiko dute. Auzolandegi bakoitzaren prezioa, 150 euro. Prezio horren barne, ostatua, ikastaroaren barneko garraioa eta janaria. Informazio gehiago, ueu.org atarian.


"Gerra Zibila 1936-1937. Erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila"
Epea: uztailak 7-27.
Tokia: Aduna, Asteasu eta Zizurkil.
Egitekoa: oroimen berreskurapen lana, Gerra Zibilean lehenengo erresistentziaren gune izan ziren Tolosaldeko hiru herriotan.

"Nafarroako mugak Erdi Aroan"
Epea: uztailak 21-abuztuak 3.
Tokia: Galipentzu.
Egitekoa: Nafarroako eskualde horrek bizitako azken hamarkadetako despopulazio prozesuak “galbidean” utzitako gune historiko eta arkitektoniko “adierazgarriak” zaharberritzea.