Herriko festen atarian gaude, hartu arnasa sakon, atseden hartu asteburu honetan, datorrena ospakizunez beteriko astea izango baita. Usurbilek bere Aste Nagusi partikularra biziko du ekainaren 30etik uztailaren 6ra. Hitzordu handien bezperatan gertatu ohi den moduan, kalera atera eta ireki begiak, herria jaietarako itxuraltzen hastear da. Beste ezer baino lehen, ireki zuen postontzia eta aurtengoan Zaloa Arnaiz Ibarguren herritarrak diseinatu duen egitaraua jasoko duzue. Udala etxez etxe banatzen hasia da ostiral honetan, Santixabeletako gida lana egingo duen egitaraua: Santixabelak 2014.
Aste honetako NOAUA!ren papereko edizioa ere eskutan izango duzue honez gero. Ohi baino mardulagoa 579. zenbakia, festetako gehigarri eta guzti baitator. Paperean ez bada, NOAUA!ko atari honetan bertan kontsultatu ahalko duzue jaien inguruko informazio osoa: Santixabeletako gehigarria Santixabeletarako girotzen hasteko, albiste honetan atxikia duzue, Hamaika Telebistak Usurbilgo jaiak iragartzeko prestatu duen "spot"-a. Eta segidan, datozen festetan izango dugun ekitaldi zerrenda osoa. Hasi prestatzen, badatoz eta festak!
Ekainak 30, astelehena
Goizean zehar, maskota eta zintzilikarioak jartzea.
17:30 Pala txapelketa. Ezinduen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.
Uztailak 1, asteartea
06:00 Txokolate-gosaria eta oilasko-biltzaileen irteera.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, oilasko-biltzaileen jokoak.
19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera Udaletxetik. Txupinazoa, eskubaloiko nesken taldeak botako du.
19:30 Buruhandiak txistulariekin.
19:30 Helduen danborrada.
23:00 Laiotz taldearekin dantzaldia frontoian.
24:00 Helduen danborrada.
24:00 Kontzertuak txosnetan: Willis Drumond, Luz de Putas eta Zezenaren Taldea.
Uztailak 2, asteazkena
9:00 Esnadeia txistulariekin.
12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean.
Jarraian, lore eta salda banaketa udaletxe aurrean.
16:00 Mus txapelketa Askatasuna plazan.
18:00 Esku Pilota Txapelketako finalak.
18:00 Erraldoi eta buruhandiak Burrunbazale Txarangarekin.
18:30 Trikitilarien kalejira.
19:00 Imuntzo eta Belokirekin erromeria Askatasuna plazan.
Uztailak 3, osteguna
10:00 Umeen Eguneko dantzarekin ginkanaren hasiera.
10:30-13:00 Ludoteka: Puzgarriak Dema plazan. Eguraldi txarra balitz, Oiardo Kiroldegian.
11:00-13:00 Jokoak frontoian.
Ondoren, erraldoi eta buruhandiak trikitilariekin.
14:00 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita).
15:30-17:30 Pottokak Artzabalen.
15:30-17:30 Ludoteka: Puzgarriak Dema plazan.
17:00 Frontoian, Irrien Lagunekin “Arrantzara dantzan”.
18:00 Txokolate jana frontoian.
Ondoren, buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
19:00 Paella txapelketa eta dastaketa afaria txosnetan.
22:00 Bertso musikatuen emanaldia Askatasuna plazan:
-Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Jokin Labaien eta Egoitz Zelaia.
-Musikariak: Eneko Sierra (Sasofoia), Ixak Arruti (Kitarra), Antton Aranburu (Kitarra) eta Gari Otamendi (Bibolina).
Uztailak 4, ostirala
10:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).
11:00 Toka Txapelketa Artzabalgo egoitzan.
12:30 Gazte Eguneko trikipoteoa txosnetan.
13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.
14:00 Gazte bazkaria.
16:30 Santixabel Igel Jokoa Artzabalgo egoitzan.
17:30 Gazte jokoak herrian zehar, elektrotxarangaz lagundurik.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
21:30 Herri-afaria txosnetan.
23:00 Kontzertuak frontoian: Arto Bixar, Arcada Social, Kashbad eta McOnak taldeen eskutik.
00:00-03:30 Drogen kontsumo arduratsua sustatzeko postua, Askatasuna plazatik Dema plazarako pasabidean.
03:00 Musika txosnetan, Zuterpoint-en eskutik.
Uztailak 5, larunbata
11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera, Mikel Laboa plazatik.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira, Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin.
16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).
18:30 Erraldoi eta buruhandiak Burrunbazale Txarangarekin.
18:30 Herri kirolak: aizkolariak. 2. mailako txapelketako finala.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Askatasuna plazan.
22:30 Bertso-saioa frontoian: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Unai Elizasu. Amaieran, Santixabeletako XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa.
01:00 Boston Jai taldearekin dantzaldia frontoian.
01:00 Bertsio gaua Askatasuna plazan.
Uztailak 6, igandea
09:00 Esnadeia txistulariekin.
11:00 Ur bataioa Oiardo Kiroldegian.
11:30 Umeentzat jokoak Askatasuna plazan.
11:30 Zanpantzarrak.
12:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
12:30 Suziri umoretsua Munalurrako plazan, Mikel Elexpe eta bere taldearen eskutik.
13:00 Herriko dantzarien emanaldia.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
18:30 Herri-kirolak:
-Harri-jasotzaileak: Gipuzkoako harri TXIKIEN txapelketako finala.
-Idi dema: Telleria eta Olasagasti.
19:30 Patata-tortilla lehiaketa.
20:00 Kontzertu akustikoa txosnetan: Pelax eta Cawboy Orchestra.
23:00 Maskota erretzea eta traka Artzabalgo frontoian.
23:30 Anai Arrebak taldekoen kontzertua Askatasuna plazan.
Oharrak:
-Zirriborro tailerrekoen eta Labore taldekoen lanak ikusgai, Sutegiko aretoan. Egunero, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean.
-Zapi koadrodun urdina janzteko deia.