Santixabeletako Haurren Eguneko ginkanarako izen ematea, 19:00etan Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 30a, 08:50

Umeen Eguneko ginkanarako izena eman ez dutenek, horretarako aukera dute oraindik. Astelehen honetan, ekainaren 30ean arratsaldeko 19:00etan Oiardo kiroldegian. Horra hurbildu behar dute 6 eta 12 urte arteko haurren gurasoek. Izen-ematea doan da, nola ez.

Uztailaren 3an da Umeen Eguna
Ikastolatik antolatu dira uztailaren 3ko Umeen Egunerako ginkana taldeak. Baina izango da Udarregi ikastolan ikasten ez duen usurbildar ikaslerik. Lasarten, Donostian edo Orion ikasten ari denik. Horiek ere aukera dute ginkanan partehartzeko. Baina aldez aurretik izena ematea komeni. Astelehen honetan horretako aukera. 

Santixabeletako Haurren Eguna ostegunean ospatuko da, uztailaren 3an. Jai egun handia heldu eta txikientzat, ekitaldi guztiokin:

Uztailak 3, osteguna
10:00 Umeen Eguneko dantzarekin ginkanaren hasiera.
10:30-13:00 Ludoteka: Puzgarriak Dema plazan. Eguraldi txarra balitz, Oiardo Kiroldegian.
11:00-13:00 Jokoak frontoian.
Ondoren, erraldoi eta buruhandiak trikitilariekin.
14:00 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita).
15:30-17:30 Pottokak Artzabalen.
15:30-17:30 Ludoteka: Puzgarriak Dema plazan.
17:00 Frontoian, Irrien Lagunekin “Arrantzara dantzan”.
18:00 Txokolate jana frontoian.
Ondoren, buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
19:00 Paella txapelketa eta dastaketa afaria txosnetan.
22:00 Bertso musikatuen emanaldia Askatasuna plazan: 
-Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Jokin Labaien eta Egoitz Zelaia.
-Musikariak: Eneko Sierra (Sasofoia), Ixak Arruti (Kitarra), Antton Aranburu (Kitarra) eta Gari Otamendi (Bibolina).