Santixabeletako ezinbesteko osagaia; musika. Gautxori, parrandero edota zaletuentzat, sei musika gau ditugu aurretik, jaiak amaitu artean. Hasteko, Willis Drummond, Luz de Putas eta Zezenaren Taldea, astearte gauerdi honetatik aurrera txosnetan. Ordubete lehenago hasiko da Laiotz taldekoen erromeria frontoian. Askatasuna plazan, eta frontoian ospatuko dira baita, datozen egunotako kontzertuak ere. Santixabeletako "karteldegian"; Kashbad, Boston Jai, Imuntzo eta Beloki, Anai Arrebak, Arto2xar...
Santixabeletako musika agenda
Uztailak 1, asteartea
23:00 Laiotz taldearekin dantzaldia frontoian.
24:00 Kontzertuak txosnetan: Willis Drummond, Luz de Putas eta Zezenaren Taldea.
Uztailak 2, asteazkena
19:00 Imuntzo eta Belokirekin erromeria Askatasuna plazan.
Uztailak 3, osteguna
22:00 Bertso musikatuen emanaldia Askatasuna plazan:
-Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Jokin Labaien eta Egoitz Zelaia.
-Musikariak: Eneko Sierra (Sasofoia), Ixak Arruti (Kitarra), Antton Aranburu (Kitarra) eta Gari Otamendi (Bibolina).
Uztailak 4, ostirala
23:00 Kontzertuak frontoian: Arto Bixar, Arcada Social, Kashbad eta McOnak taldeen eskutik.
03:00 Musika txosnetan, Zuterpoint-en eskutik.
Uztailak 5, larunbata
01:00 Boston Jai taldearekin dantzaldia frontoian.
01:00 Bertsio gaua Askatasuna plazan.
Uztailak 6, igandea
20:00 Kontzertu akustikoa txosnetan: Pelax eta Cawboy Orchestra.
23:30 Anai Arrebak taldekoen kontzertua Askatasuna plazan.