Udako eskolak Usurbilen, uztailaren 7tik 18ra

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 1a, 08:50



Nork bere ezagutzak besteekin partekatzea, horixe sustatu nahi du Usurbilgo gazte talde batek. Helburua betetzeko, udako eskolak antolatu dituzte uztailaren 7tik 18ra. Osasuna, historia, ekonomia edota hezkuntza gaiak jorratuko dituzte. Sei saio guztira, datozen bi aste hauetan. Herritarrak izango dira hizlari lanetan jardungo dutenak eta herriari zabalik izango dira Usurbilgo Udako Eskolak. Hitzordu guztiak, Usurbilgo Gaztetxean arratsaldeko 17:00etan hasita, egunotan:

Uztailak 7, astelehena
17:00 “Hartutako Kalte Neurologikoa”. Hizlariak: Saioa Fernandez eta DYAko boluntarioak.

Uztailak 9, asteazkena
17:00
“Historiaren irakurketa”. Hizlaria: Ugaitz Agirre. Historian zehar historia bera nola irakurri eta tratatu den azaltzen arituko da.

Uztailak 11, ostirala
17:00
Mahai-ingurua: “Hezkuntzaren beharra gaur egun”.

Uztailak 14, astelehena
17:00
“Ekonomia rock & rolling”. Hizlaria: Luken Arkarazo. Azken 50 urteotako ekonomiaren bilakaera musikarekin alderatuz.

Uztailak 16, asteazkena
17:00
“Italiako ultraeskuinaren augea”. Hizlaria: Xuban Zubiria.

Uztailak 18, ostirala
17:00
Mahai-ingurua: “Udako Eskolen balorazioa”.

Tokia: Usurbilgo Gaztetxea.

Oharra: saioak libreak eta irekiak izango dira, nahi duen oro gerturatu liteke.
Antolatzaileak: Usurbilgo gazte talde bat.