Espainiako Auzitegi Nazionalak Joxe Domingo Aizpurua auziperatu du

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 1a, 15:03


EPPK-ko ordezkaritza bat eta Harremanetarako Nazioarteko Taldea bildu zirela jakin zen egun berean, atzo, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Javier Gomez Bermudezek hamar lagun auziperatu zituen, Joxe Domingo Aizpurua usurbildarra tartean. ETAko kide izatea egozten dio epaileak berari eta baita beste bederatzi lagunei ere; Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi abokatuei, Naia Zuriarrain, Julen Zelarain, David Pla, Saioa Agirre, Juan Mari Jauregi eta Nerea Redondori. Epaileak deklaratzera deitu ditu hamar lagunok, uztailaren 23an, hiruna mila euroko bermea eskatzeaz gain.