Hasi dira Santixabel jaiak! 19:00ak pasatxo zirenean udaletxeko balkoira atera da Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkatea. Udal korporazioko beste zinegotziekin batera izan da jaien hasiera ekitaldian. Bilduko zinegotzien laguntzarekin, lau haizetara zabaldu dituzte ikurrina, Nafarroako bandera eta Usurbilgo bandera. "Ikurrina eta Nafarroako banderak jarriko ditugu eta dagokien tokia emango diegu festetan. Festak eta sentimenduak gure ikurrekin bat eginez", adierazi du alkateak bertaratu diren herritarren aurrean. Ondoren, eskubaloi taldeko neskei eman die hitza.