Santixabeletako otorduetarako ez ahaztu aurrez txartelak erostea

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 2a, 08:40


Dantzan, lanean, batera eta bestera ibiltzeak gosea piztuko dio jaietan bati baino gehiagori. Etxera sukaldatzera joan beharrik izan gabe, kalean geratu eta jaki goxoak dastatzeko aukera izango da Santixabel hauetan. Baina adi, otorduotara gerturatu asmo duzuenok, txartelak aurrez eskuratu beharko dituzue eta: ostiraleko Gazte Eguneko bazkarikoak 10 eurotan eta herri-afarikoak 15 eurotan salgai daude Aitzagan, Irratin eta Txiribogan. Larunbateko zikiro-janekoak 22 eurotan (12 eurotan, ikasle eta langabetuek) aipatu hiru tabernetan.

Hona datozen Santixabeletako otordu festa:
-Uztailak 3, osteguna: 14:00etan frontoian, Haurren Eguneko umeen lagun arteko bazkaria. Etxetik eraman behar da jatekoa. 
19:00etan, paella txapelketa eta dastatzea txosnetan parte hartzaileentzat.
-Uztailak 4, ostirala: 14:00etan, Gazte Eguneko bazkaria txosnetan.
21:30 Herri-afaria txosnetan.
-Uztailak 5, larunbata: 14:00etan Askatasuna plazan, kantu-zikiro jana Kuxkuxtu txarangarekin.
-Uztailak 6, igandea: 14:00etan jubilatuen bazkaria Atxega jatetxean. Izen ematea itxita.